Edurne Ormazabal izango da Tabakalerako zuzendari nagusia
Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak Twiitterren jakinarazi duenez. Ormazabal 1963an jaio zen Tolosan eta Psikologian lizentziatu zen. Hala ere, kazetari gisa ibili da urte luzez EITB taldean. Donostiako Herri Irratian hasi zen lanean; eta Deia egunkarian eta Antena 3en ere aritu da lanean.
Zuzendari nagusiaren kargua lanpostu berria da Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunean, eta administrazio kontseiluak erabaki zuen hura sortzea. Orain arte Tabakalerako proiektu kulturala zuzendu duen Ane Rodriguezen gainetik legoke Ormazabal, zuzendari nagusi berria.
Edurne Ormazabal tolosarra izango da Egiako Tabakalerako zuzendari nagusia,