Hiru danborrada berri aterako dira aurten San Sebastian egunean

san-sebastian-eguna-balkoia-zozketa

Konstituzio plazako udal eraikina, oholtzatik. (Argazkia: Lide Ferreira)

Aurten ere inoiz baino jende gehiagok hartuko du parte San Sebastian eguneko danborradan, datu ofizialen arabera 17.000 lagun inguru eta 143 danborrada. Tartean hiru danborrada berri; Erdialdeko Angulas Angulina, Groseko AMPA Claret Ikastola eta Loiolako AMPA La Salle.

Gainera, aurten egongo da beste berritasunik ere, Union Artesana konpainiarekin batera danborrada guztietako ordezkariak igoko dira oholtzara bandera jeitsieran Sarriegiren sei martxak jotzera. 1999.urtetik Union Artesana soilik igotzen zen agertokira eta aurten ondoan izango dituzte gainerako danborradetako 142 ordezkariak ere.

 

 

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend