Realak astindua jaso du etxean Bartzelona liderraren kontra
Pasa den asteburuan bezala, saskibaloiko bi talde donostiarrek irabazi egin dute, eta futboleko biek galdu. Realak Bartzelona liderra hartu du etxean, eta irabazten hasi arren bigarren zati txarraren ondorioz galdu egin dute. Bitxikeria moduan, ohorezko sakea Maialen Lujanbiok egin zuen Bertsolari Txapelketako irabazleak. Aipatua izan da Lujanbio eta Messiren eskukoa. Eskubaloian eta izotz hockeyan Donostiako ordezkariek garaipen onak lortu dituzte.
Hona hemen asteburuko emaitzak:
SASKIBALOIA
Emakumezkoen liga, 16. jardunaldia
- Zamarat 71 – Donosti Basket 75
- Obradoiro 69 – Gipuzkoa Basket 72
- Reala 2 – Bartzelona 4
- Valentzia 3 – Reala 1
- Bera Bera 33 – Valentzia 14
- Txuri Urdin 6 – Bartzelona 3