Euskaraldia antolatzeko batzar irekia egingo dute
Batzar irekia egingo du Bagera elkarteak, Euskaraldia antolatzeko. Urtarrilaren 16an izango da bilera, 18:00etan, Bageraren egoitzan (Hernani kalea, 15). Hain zuzen, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskaraldia, 11 egun euskaraz lelopean, Euskal Herri osoan. Dinamikaren helburua da herritar euskaltzaleak aktibatzea, hizkuntza ohiturak aldatzeko. Horrela, euskararen erabilera gehiago bultzatu nahi dute, euskaraz hitz egiten dakitenen edota euskara ulertzeko gaitasuna dutenen bitartez.
Bageran lanketa egin nahi dute, dinamika Donostian nola egin dezaketen aztertzeko, eta horregatik zabaldu dute batzarrerako deia. Joateko asmoa dutenek aurrez abisatzea eskertuko lukete: bagera@bagera.eus.