Mikel Laboa bertsolari gazteen sariketa urtarrilaren 28an izango da

mikel_laboa_sariketaAntiguako San Sebastian jaien egitarauaren barruan jokatuko da Mikel Laboa bertso sariketa hilaren 28an, Doka antzokian. Bertsolari gazteentzako ohiko plaza bihurtu da sariketa. Zazpi urte dira Antiguako Jai batzordeak eta Dokak elkarlanean antolatzen dutela. Aurten, igande arratsaldez izango da 17:30ean hasita.

Sei bertsolari ariko dira Dokako agertokian: Peru Aiartza (Donostia), Ane Beloki (Legazpi), Elixabet Etxandi (Izpura) Andoni Mujika (Urnieta), Joanes Illarregi (Leitza) eta Beñat Mujika (Donostia). Egin beharreko ariketak, ordea, ondorengoak dira: zortziko handian hiruna bertso, zortziko txikian beste hiruna bertso, hamarreko txikian hiruna bertso, bi punturi erantzun eta hitzari bertso bat.

Puntuazio onena lortzen duten bi bertsolariak buruz burukora iritsiko dira. Sei puntuko motzean hiruna bertso egin beharko dituzte, puntutan sei bertso osatu arte, eta hiru bertso, nahi duten doinu eta neurrian.

Palmaresari dagokionez, orain arteko sei irabazleak hauek dira: Unai Gaztelumendi (2012), Asier Azpiroz (2013), Maialen Akizu (2014), Nerea Ibarzabal (2015), Unai Mendizabal (2016) eta Nahia Sasco (2017).

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend