Hiru bakarrizketa saio eskainiko ditu Txikik hirian
Aspalditik dabil antzerkiaren munduan Antiguako Ion Martinez Txiki. Bakarrizketak egiten aritzen da han-hemen, eta hirian bira txiki bat egitekoa da. Izan ere, hiru bakarrizketa saio ditu hitzartuak:
- Otsailak 15, Antiguako Garai tabernan.
- Otsailak 16, Herrerako Nido tabernan.
- Martxoak 1, Erdialdeko Botanika tabernan.