(Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak Kursaleko
led pantaila erabiliko du San Sebastian egunean. Muntaketa dinamiko bat ikusi ahal izango da bihar eta etzi. Lehen aldia izango da eraikinak ikus-entzunezko dinamiko bat proiektatzen duela.
Kursaalaren mendebaldeko hormaren pantailan mugimendua duten San Sebastian egunaren mezu eta irudiak eskainiko dituzte. Kontsumo gutxiko led teknologia erabiliko dute horretarako, 1.500 metro koadroko pantaila batekin.