‘Ene Kantak: Astonauta, tronpleta flauta’ haurrentzako ikuskizuna.
San Sebastian egunak ez du aukera askorik ematen bestelako proposamenetarako. Festarekin bat egiten dute areto eta gune gehienek. Ordea, badira beste jarduera batzuk proposatzen dituztenak. Gaurtik hasi eta igandera bitarte danbor hotsekin batera musika, zinema eta haurrentzako jarduerak ere badira.
Antiguako Doka antzokiak modu berezian biziko du asteburua. Auzoko jaiak sansebastianak izanik, osagarri izango den egitaraua prestatu dute. Bandera igotzearen ostean, DJ Bull musika jartzailea izango da Dokan, 1:00etatik aurrera giroa jartzen. Bihar, aldiz, 15:00etan irekiko dute aretoa auzokideekin San Sebastian eguna ospatzeko.
Egiako Dabadaba aretoak oso bestelako DJ gaua antolatu du hilaren 20ko gauerako.
Stop Tambores izena jarri diote festari, 23:59ean hasiko da eta hiru musika jartzaile ariko dira zuzenean. Sarrerak 5 euro balio ditu.
Tabakalerak bere ohiko zinema egitarauari eutsiko dio hiriko jairik garrantzitsuenaren asteburuan. Gaur, La mujer rubia filma eskainiko dute 19:00etan. Bihar,
Krizacek filmaren txanda izango da 18:00etan, eta igandean,
Ivano detstvo filma eskainiko dute ordu berean. Guztiak 1. zinema aretoan proiektatuko dituzte, eta 3,5 euroren truke.
Haur danborradaren biharamunean, hilaren 21ean,
Ene Kantak: Astonauta, tronpeta flauta haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute Viktoria Eugenia antzokian, 17:00etan eta 19:30ean. 12 euro balio ditu sarrerak.