Uliako Mintegietako wiki-liburua argitaratu dute

uliako_liburua

(Argazkia: I. Esnaola)

Wikimediak emandako diru-laguntza bati esker, Uliako Mintegietako wiki-liburua argitaratu du Uliako Auzo Elkarteak: Uliako Mintegietako parkea. Ezkutuzko altxor bat hirian bertan.

2015 bukaeratik Euskal Wikipediarekin elkarlanean aritu da parkeko espezien inguruko artikuluak osatuz. 40 espezie zuhaitz eta 40 espezie bizi dira parkean, eta horien informazioa bildu dute liburuan.

Parkearen aberastasuna hiritarrengana iristeko, auzo elkarteak hiriko 14 liburutegiei oparitu dizkiete argitaratutako aleak. Proiektuarekin bi helburu bete dituztela adierazi du auzo elkarteak. Batetik, Euskarazko Wikipedian 90 artikulu sortu edo osatu dituzte. Bestetik, 362 orrialdeko liburua atera dute 89 artikulu jasotzen dituena.

Liburuan hutsuneren bat topatzen duen edonork aukera du zuzendu edo osatzeko Wikipedian bertan.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend