‘Ama begira zazu’ #33, Batix Ezeiza

ama-begira-zazu-batix-ezeiza-33

(Argazkia: Batix Ezeiza)

Badira gauza txikien arima aldarrikatzen duten argazkilariak, arima balio estetiko edota interes pizgarri moduan ulertuta. Gertakari deigarrietatik, paisaia zoragarrietatik, erretratu landuetatik haratago (edo honatago) dagoenaren argazkilaritza balioan jartzen dutenak, deigarritzat jo ohi ez denari argazkia egiten diotenak. Interesgarria liteke gutako bakoitzak honetan saiakera egingo bagenu, honekiko norbere adostasunaren ala desadostasunaren gainean hausnartzeko, ezta? Berez postala ez den horri argazkiak eginda. Hotzak erretako artasoro lehorrari, kasurako.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend