Bodyboard txapelketa kinkia egingo dute Ondarretan
Larunbatean egingo dute bodyboard txapelketa kinkia. Animatuko zara? Izen ematea 5 euroren truke egin daiteke Ondarretako aldapan bertan. Txapelketa 15:00etan hasiko da. DJ Gabik girotuko du lehia, punk-rock doinuekin. Txokolate jatea egingo dute eta merchandisinga erosi ahal izango da. Txapelketaren bukaeran, 20:00ak inguruan, Txantxarreka gaztetxera joango dira. Han egingo dute sari banaketa eta parte hartzaileentzako luntxa. Gainera, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da A la vuelta de la eskina taldearekin.
Nola hasi ziren antolatzen bodyboard txapelketa kinkia? Antiguako Alex Ganzarainek azaldu dio IRUTXULOKO HITZAri lagun artean hasi zirela egiten Antiguako gazte batzuk. Urte batzuk dira egiteari utzi ziotenetik eta aurten berreskuratzea erabaki dute. Baimenik eskatu gabe hasi ziren egiten lehiaketa, euren kabuz, eta horrela jarraitzeko asmoa dute. Ondo pasatzeko eta gozatzeko helburua dute. Abenduan egiten saiatu ziren, baina eguraldia dela-eta bertan behera utzi behar izan zuten.