Martxoan hasiko dituzte Portaaviones eraikina berritzeko lanak

portaaviones

Horrela geratuko da eraikin berria.

Eusko Jaurlaritzak azaldu du martxoan hasiko dituztela Portaaviones eraikina berritzeko lanak. 1,5 miloi euroren truke bost hilabetetan egin beharko ditu lanak IZA Obras y Promociones S.A enpresak. Beraiei adjudikatu diete proiektua.

Azaldu dute portuko Portaaviones eraikinerako proiektua Donostiako VAUMM arkitekto taldeak diseinatu duela: “Enpresa bera izan da, baita ere, obra zuzendaritzarako aholkularitza teknikoaren esleipena lortu duena”. Gaineratu dute proposamena azken mendean arrantza jarduerei babesa eta aterpea eman dizkion jatorrizko estrukturak babestean oinarritzen dela. “Une honetan dagoena mordernizatuko duen irudi berria sortzeko ideian oinarritzen da, proiektu berriari ingurunean integratzeko aukera emanez”.

950 metro koadroko azalera edukiko du eta hainbat jarduera barnebilduko ditu: “Iparraldeko muturrean erabat arrantzarekin loturik dauden erabilerak, Jaranako kairantz; eraikinaren erdian, izaera publiko nabarmena izango duen baxurako arrantzaren balioztapen zentroa; eta portuko erabiltzaileentzako harrera gunea eta zerbitzuak jasoko dituen erdiko kaiaren muturra”.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend