Salzburgoren kontra lehiatuko da bihar Reala Europan aurrera jarraitzeko

reala_prietoEuropa Ligako final-hamaseirenetan Austriako liga eta kopa txapeldunaren kontra jokatuko du bihar Realak. Salzburgo futbol taldea sasoi onean iritsiko da neurketara, azken asteburuan berriro irabazi eta ligako lehen postuan eroso dabilelarik. Donostiarrak, bestalde, ez dabiltza euren momentu onenean, ligan europar postuengandik urrun baitaude eta Santiago Bernabeun zelaian 5-2 galtzetik datozelako.

Realak bigarren bukatu zuen multzoka jokatzen den Europa Ligako lehen erronda, Zeniten atzetik. Salzburgok, bere aldetik,  lehen postua lortu zuen, bigarren klasifikatu zen Marseillari lau puntuko diferentzia ateraz.

Anoetan izango da norgehiagoka, 19:00etan. Itzulerako partida otsailaren 22an jokatuko dute, austriarren zelaian, 21:05etan.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend