Paisaien muturreko egoera
Agustin Pontesta errenteriarraren Poetica de una naturaleza extrema erakusketa bisitatu daiteke Donostiako Aquariumean. Egungo gizakiak naturarekiko duen harreman lauso eta okerra erakusten du. Hondamenezko paisaia, zalantzazko horizonte zehaztugaberantz doan jende nahasia, paisaia ikaragarriak, hotzak, ederrak, delikatuak eta mehatxatuak ere: hondo abisalak, harkaitzak, arrail kezkagarriak, zuloak, itsaspeko urdin misteriotsuak… Apirilaren 29ra bitarte dago zabalik.