Gipuzkoako historiaren istorioak zabalduko dituzte
Gipuzkoako Historiaren Pasarte Ezezagunak zikloa osatu dute Koldo Mitxelena Kulturuneak, Miguel de Aranburu Gipuzkoako Historialarien Elkartearekin. Zikloaren baitan, Manu Zeberiok hitzaldia eskainiko du San Adriango Denboraren tunelari buruz, asteartean, 19:30ean.
Hemengo historiari buruzko pasarte ezezagunak gizarteratzea da helburua, zortzigarren urtez. Bederatzi hitzaldi izango dira guztira, hilabetean bat, urtarriletik azarora (uztailean eta abuztuan ez da hitzaldirik egongo). Hitzaldi guztiak Koldo Mitxelena Kulturunean izango dira, asteartetan, 19.30ean.
EGITARAUA
- Otsailak 20 (gazteleraz). San Adrian (Zegama), denboraren tunela. Manu Zeberio Rodriguez. 2008tik egin diren ikerketa arkeologikoetatik datu ugari eskuratu ditugu, eremu horretan bizi izan ziren giza taldeen bizimoduak berreraikitzeko eta herrialdearen bilakaera historikoaren hainbat xehetasun ezagutzeko aukera ematen digutenak.
- Martxoak 20 (euskaraz). Euskal emakumeak Behe Erdi Aroan. Bizi zikloak, ahalmenak, gizarte rolak, eta lana. Janire Castrillo Casado. XIV. eta XV. mendeetako euskal emakumeei buruz iturri historikoek ematen duten ikuspegia azalduko du Castrillok.
- Apirilak 17 (gazteleraz). Amerikaren konkistak Gipuzkoaren fisionomian izan zuen eragina: Azpeitiaren kasua. Miren de Miguel Lesaka. Gipuzkoarrek Amerikaren konkistan izan zuten garrantzia gipuzkoar haien sorterrien fisionomian islatu zen.
- Maiatzak 23 (euskaraz). Serorak Aro Berriko Gipuzkoan. Mikel Larrañaga Arregi. Gipuzkoan, Euskal Herriko beste lurraldeetan bezalaxe, seroren instituzioa botere-esparru garrantzitsua izatera heldu zen: merkataritza-jarduerak, baserrien erreskateak, edo mailegutza aktibitateak ditugu diogunaren zenbait adierazle.
- Ekainak 19 (euskaraz). Euskal Herritarrak Far West-ean: Oñatiko Altube anaiak eta euskal artzainen aroa Estatu Batuetako Mendebaldean. Iker Saitua Adarraga. 1880ko hamarkadatik 1920kora bitartean, euskal etorkin ugarik Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuten herrialde honetako mendebaldean artzain bezala lan egiteko. Migrazio sareek Euskal etorkinen presentzia AEBetako Mendebaldean areagotu egin zuten.
- Irailak 18 (gazteleraz). 1718ko matxinada (Bizkaia eta Gipuzkoa) eta negoziazioa Gortean (1722-1727). Alberto Angulo Morales. Funtsezko ideia da entzuleei ikuspegi global bat eskaintzea, 1718an Bizkaiko eta Gipuzkoako lurretan gertatu zen aduanetako matxinada hark zuzenean ekarri zituen arazoei buruz.
- Urriak 23 (gazteleraz). Izotz Aro Txikiak Gipuzkoan izan zuen eragin ekonomikoa Aro Modernoan. Alvaro Aragon Ruano. Gipuzkoako biztanleak baldintza berrietara moldatu behar izan zuten, eta, zailtasunen aurrean, berrantolatu egin zituzten beren ekoizpen jarduerak.
- Azaroak 20 (euskaraz). Eusko Jaurlaritzak erbestean izandako europear politika. Leyre Arrieta Alberdi. Jose Antonio Agirrek erbestean (1945-1977) zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren europear politika da.