Okendo kultur etxearen erakusketa aretoa. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Okendo kultur etxea itxi zuten joan den astean, sute txiki bat izan zutela eta. Orain, jakinarazi dute hainbat zerbitzu irekiko dituzte bihar, asteartea. Hain justu, erakusketa eta hitzaldi aretoak irekiko dituzte, baita eraikin zaharra ere. Gainerako zerbitzuak itxiak egongo dira aste honetan: liburutegia, KZ gunea, gaztelekua eta haurtxokoa.
Datorren astean zabalduko dute liburutegia, baina soilik liburu eta materialaren mailegurako, arratsaldeko ordutegian (16:00-20:30, astelehenetik ostiralera; 16:30-20:00, larunbatetan).