Agur kantua aurkeztu du Lauroba taldeak
Martxoaren 3an azken kontzertua eskainiko du Donostiako Lauroba taldeak. Egun berezia izango da, hamalau urteko ibilbideari bukaera emateko unea. Zaleei eskerrak emateko eta zikloa ixteko abesti berri bat grabatu dute Mutrikuko AME estudioetan, Axular Arizmendiren gidaritzapean. Agur du izena kantuak eta beraien kantutegiarekin harreman zuzena du. Jarraian entzun dezakezue.
Erlazionatutako edukiaLauroba taldeak agur esan du