Luismi Gomez, bere alabari eskainitako liburuarekin. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Bi seme-alaben aita da Luismi Gomez altzatarra. Olatz da alaba zaharrena, 15 urte ditu, eta garun paralisia du. Ezagun batzuek animatu zuten Gomez liburu bat idaztera, alabaren berezitasunak sortzen duen egunerokotasun hori kontatzeko: “Ez nuen sekula ezer ere luzerik idatzi, baina uste nuena baino errazago atera zitzaidan dena, nire bizitza kontatu dut”. Horrela,
Olatz, pura vida izeneko liburua argitaratu zuten duela hilabete, eta dagoeneko 700 ale saldu dituzte. Olatzen aitak idatzi du, esan bezala, kontakizun nagusia, baina hainbat lagunek kolaboratu dute: Oier, Olatzen anaia; Unai Hernandez, Olatzen medikua; Iñaki Ramos, Pausokako fisioterapeuta; Eider Hernandez, Pausokako logopeda… gainera, kolaboratu dute El Languik, Maria Barrancok eta Aintzane Encinasek.
Pozik dago Luismi, espero duelako bere bizipenek lagunduko diela antzeko egoerak bizi dituzten familiei. Prozesu guztiaren berri eman digu, eta erreportaje zabala argitaratuko dugu ostiralean.