Kaleetako galtzaden berritzeak atzerapena izango du
Urtarrila hasieran onartu zuen Donostiako Udalak 2017ko aglomeratu kanpaina, eta oraindik ez dira iragarritako hamabi kaleen galtzadak berritzen hasi. Eneko Goia alkateak adierazi duenez, eguraldi txarrak eragin du atzerapena. Horrelako lanak aurrera eramateko klima egokia beharrezkoa dela gaineratu du. Beraz, eperik ez du zehaztu.
Berrituko dituzten bideak ondorengoak dira: Gasteiz eta Artolategi kaleak, Ategorrietako hiribidea, eta Izostegi, Mikeletegi, Mirakontxa, Sanserrea pasealekua, Txingurrianea, Errotaburu, Mons, Zarategi eta Foruen pasealekua.
666.823 euroko aurrekontua dute lanek, eta ORSA enpresa arduratuko da horietaz.
Erlazionatutako edukiaHamabi kaletako galtzadak berrituko dituzte