Kultur proposamenak jasotzeko epea ireki du Kontadores zentroak
eskaera-inprimakia kontadores@donostia.eus helbidera bidali behar da. Deialdiari buruzko informazio guztia Kontadoresen webgunean dago ikusgai, parte hartzeko oinarriekin batera.
Jarduera artistiko eta kulturalen proposamenak jasotzeko deialdia ireki du Kontadoresek, hiritarrei zentroak urtean zehar eskainiko duen programazioaren osaketan parte hartzeko aukera emateko.
Prozesu honen helburua “hemengo eta gazte izaerako sormen prozesuak eta proposamen berriak Kontadoreseko eremuan integratzea” dela azaldu dute zentrotik.
Parte hartzeko epea otsailaren 15etik 28ra bitarte egongo da irekia, bi egunak barne. Proposamenak bidaltzeko bete behar den