'Lagunen erosi nuen liburu hura' ikuskizuna eskainiko dute Viktoria Eugenian
50lagun webgunean edo 609 069 619 telefono zenbakian (astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era), martxoaren 17a arte.
Fernando Bernuesek zuzendu du lana, eta talde artistikoan arituko dira hauek: Ruth Perez de Anucita (gidoia), Ikerne Gimenez (eszenografia), Iñaki Salvador (musika), Xabier Lozano (argiak), Mikel Fernandez Krutzaga (soinua) eta Nagore Plazaola (produkzioa). Azaldu dute omenaldian dendaren historia ekarriko dutela gogora, eta egindako ekarpena eskertuko dutela. Ikuskizunean parte hartuko dute, besteak beste, Aritz Gorrotxategik, Felipe Juaristik, Lurdes Auzmendik eta Maite Pagazaurtunduak.
1968an ekin zioten abenturari dendariek, diktadura betean, helburu zuela ideia eta iritzi berriak ezagutzea eta partekatzea. Urte zailak ere izan zirela diote, askatasun zantzu oro mehatxutzat hartzen baitzuen erregimen frankistak. Handik urte batzuetara, jazarpena jasan zuten berriro, beste mutur ideologikotik. Edonola, Lagunek aurrera jarraitu zuen eta Konstituzio plazatik Urdanetara joan ziren.
1968an ireki zuten Lagun liburu denda, Donostian. Horrela bada, 50 urte bete ditu, eta omenaldia egingo dio Gipuzkoako Foru Aldundiak, “kulturaren eta pentsamendu askatasunaren erreferente izan direlako”. Ignacio Latierro eta Maria Teresa Castells izan dira bertako saltzaileak, iaz Castells hil zen arte. Omenaldi gisa osatu dute Lagunen erosi nuen liburu hura ikuskizuna, eta martxoaren 22an eskainiko dute, 19.30ean, Viktoria Eugenia Antzokian. Irekia eta doan izango da emanaldia, baina sarrerak eskuratu behar dira