Argazkia: Donostiako Udala
Donostiako autobus flotara gehituko diren
hamabi metroko lau ibilgailu hibrido berri aurkeztu ditu gaur Dbus konpainiak. MANen Lion’s City NL HIBRIDO modelokoak dira autobusak eta
igorpenak %25 murrizten dituzte antzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuekin alderatuta. Hiriko hamabi metroko autobus elektro-hibridoen kopurua %26ra igo da lau ibilgailu berriekin.
Autobus hibridoekin batera, datozen egunetan
hamabi metroko diesel teknologiako hiru autobus eta hemezortzi metroko beste hiru ibilgailu gehituko ditu Dbusek. Konpainiatik azaldu dutenez, Euro 6c araudiak markatzen duen ingumenarekiko begirunea duen igorpen teknologia daukate sei autobusek.
Hamar autobus berri hauek konpainiaren flotako diesel autobus zaharrenak ordezkatzen joango dira.
Urtean 140 tona CO2 gutxiago igortzea espero du udalak garraio publikoaren berriztatze plan honekin.