‘GPSa eta bizikleta’ ikastaroa antolatu du Kalapie elkarteak
Hirugarren urtez, Kalapie elkarteak GPSak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko ikastaroa antolatu du. Bizikleta erabiltzaileentzako eta oinezkoentzako aproposa dela azpimarratu dute. Astelehenean egingo dute lehen ikastaroa 19:00etatik 21:00etara. Martxoaren 5 eta 12an ere egingo dute, ordu berean. Kalapieko kideentzako doakoa izango da. Bestela, 10 euro ordaindu beharko dira.