Naturaren edertasuna
International Garden Photographer of the Year lehiaketako argazkien aukeraketa bat ikus daiteke Aieteko kultur etxean. Botanika, landare eta lorategien argazki txapelketa ospetsuenetarikoa da. «Erakusketa-areto berriak beste herrialde batzuetan bilatzea funtsezkoa da landarediaren bizitzaren edertasuna eta garrantzia ahalik eta pertsona kopuru handienarekin partekatzeko», adierazi du Curtis McGlinchey lehiaketako zuzendariak. Apirilaren 8ra bitarte bisitatu daiteke.