Eman dute oinarrien berri Altzako VIII. Bertso Paper Lehiaketarako
Bizarrain Euskara Elkarteak antolatu du Altzako VIII. Bertso Paper Lehiaketa. Lehiaketan parte hartzeko aski da 18 urte baino gehiago izatea, eta gai eta doinu librean egin behar dira lanak; hori bai, bertso sorta bakoitzak izan beharko ditu gutxienez hiru bertso, eta gehienez zortzi. Lanak aurkezteko epea martxoaren 12tik apirilaren 15era izango da.
Txapeldunak irabaziko du tableta digital bat, eta Altzako baserrietako produktuez osatutako otar eder bat. Altzako onenak, aldiz, irabaziko du Antton Mendizabalek egindako Lau Haizetara oroigarria, baita otar bat ere. Iazko irabazlea Errenteria-Oreretako Iñigo Legorburu izan zen.
Oinarriak eskuragai jarri dituzte, eta informazio gehiagorako posta elektroniko honetara idatzi daiteke: bizarrain@altza.net.