Animaliak erabiltzen dituzten festei buruzko dokumentala aurkeztuko du Askekintzak

Donostiako Trueba zinema aretoan estreinatuko du dokumentala, martxoaren 23an. Sarrera doan izango da. Euskal Herriko festetan egiten den animalien erabileraren inguruko lehenengo dokumentala dela diote, eta lau urteetako ikerketaren ondorioa dela. Askekintzako hainbat aktibistek ezkutuan grabatutako irudiekin osatu den proiektua da Gurean, eta ezagutzera eramateko, trailer bat prestatu du Donostialdeko talde antiespezistak. Dokumentala euskaraz dago grabatua, eta frantsesezko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpidatziak izango ditu.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend