Uztailaren 10ean hasiko da Antiguako Pilota Txapelketa
Antiguako pilota txapelketak 70. ekitaldia izango du aurtengoa, eta Antiguako Pilotazaleok elkarteak ekin dio 2018ko txapelketa antolatzeari. Jada jakinarazi dute txapelketa uztailaren 10ean hasiko dela, eta partiden egun zehatzak ere eman dituzte. Final guztiak, bai gizonetan, bai emakumeetan ere, abuztuaren 26an jokatuko dituzte.
Uztaila eta abuztuan jokatzen dute urtero txapelketa, eskuz binaka, senior eta promesa mailetan. Iaz, lehen aldiz, emakumeek ere parte hartu zuten. Orain arteko 70 urteko ibilbidean, 4.200 pilotari baino gehiago igaro dira txapelketatik.
Antiguako Pilota Txapelketa 2018
- Uztailean: 10-11-12 / 17-18-19 / 24-25-26
- Abuztuan: 1-2-3 / 7-8 / 16-17 / 22-23 / 26: finalak
- Emakumezkoen txapelketak bi fase izango ditu: bi finalerdi eta finala. Finalerdiak abuztuaren 22-23an jokatuko dituzte, eta finala, 26an.