Arrakala taldeak eskaini zuen otsaileko kontzertu mutturra. (Argazkia: Bira.eus)
Emakume Langileen Nazioarteko eguna dela eta, Añorgan egitaraua prestatu dute, ostiralerako. Emakumeak izango dira eguneko protagonistak; 19:30ean, Belaxe taldea ariko da gaztetxeko kontzertu mutturrean; 20:00etan, bertso pilota jaialdia egingo dute frontoian. Añorgako bertso eskolako Izarne Zelaia eta Itxaso Piquer izango dira bertsolariak; eta, pilotariak, berriz, Ainhoa Urien eta Amaia Vikario, Izarne Oiarzabal eta Eneritz Arrietaren aurka.
Martxoaren 8an, ostegunean, Donostiako jardueretan parte hartzera deia egin dute Añorgako emakumeek.