Donostiarrako kideak, dominak lepoan dituztela. (Argazkia: Donostiarra)
Euskadiko distantzia luzeko traineru txapelketa jokatu zuten larunbat arratsaldean, Legutioko uretan. Donostiarrako gizonezkoen taldeak oso lan ona egin zuen, orain arteko jaitsieretan bezalaxe, eta hirugarren postua lortu zuen, Zierbena eta Hondarribiaren atzetik.
Emakumeetan San Juan izan da irabazlea, eta bere atzetik geratu dira Orio, Hibaika eta Hondarribia.
SAILKAPENA
- Zierbena. 21:03
- Hondarribia. 21:16
- Donostiarra. 21:23
- Getaria. 21:47
- Isuntza. 22:12
- Kaiku. 22:12
- Zarautz. 22:17
- Arkote. 22:19
- Mutriku. 23:02