Izotz hockey ligako finala jokatuko du Txuri Urdinek Jacaren aurka
Majadahondaren kontrako finalerdietako bigarren neurketa irabazita, izotz hockey ligako play-offetako finala jokatuko du datorren astetik aurrera Txuri Urdinek Jacaren aurka. Bera Berak, bere aldetik, garaipen garrantzitsua lortu zuen HC Puig D’en Vallsen aurka, sailkapeneko lehen postura igotzea lortuz. Futbolean, Realak postu europarrak eskura jartzea lortu du Sevillan lortutako garaipenarekin. Gizonezkoei dagokienez, ordea, hiru puntuak Bartzelonan geratu ziren Espanyolen kontra galdu ostean. Ez da asteburu ona izan ere ez saskibaloiko taldeentzat, bai Donosti Basketek eta bai Gipuzkoa basketek galdu egin baitzuten Gernika Bizkaia eta Unicajaren aurka.
IZOTZ HOCKEYA
Espainiako Senior maila, Play-off finalerdia.
- Txuri Urdin 4 – 0 Majadahonda
- Bera Bera 28 – 22 HC Puig D’en Valls
- Sevilla 0 – 2 Reala
- Espanyol 2 – 1 Reala
- Donosti Basket 65 – 74 Gernika Bizkaia
- Unicaja 114 – 84 Gipuzkoa Basket