'Zintzilik', bere lehen bideoklipa aurkeztu du Olatz Salvadorrek
Olatz Salvador musikari donostiarra bere lehen diskoa prestatzen ari da, Zintzilik. Diskoari izena eman dion abestiaren bideoklipa eta diskoaren azala aurkeztu ditu, aurrerapen gisa. Disko osoa martxoaren 22an aurkeztuko du.
Islandia ekoiztetxeak eta Julen Idigorasek egin dute bideoklipa. Azala, berriz, Maitane Gartziandiak diseinatu du, Nagore Legarretaren argazki batetik abiatuta.