Lauroba taldeak 'Agur' kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Martxoaren 3an eskaini zuen azken kontzertua Donostiako Lauroba taldeak. Hamalau urteko ibilbideari bukaera eman diote, kontzertuak eskaintzeko aukera zaildu izanagatik. Horrela ere, azken emanaldia gogoangarria izan zen taldekideentzat eta hurbildu zirenentzako. Grabatu duten azken abestia Dokan jo zuten eta bere bideoklipa da orain aurkeztu dutena.
Erlazionatutako edukiaLaurobak badaki zer den aretoak betetzea