Sutea piztu da Intxaurrondoko Tina gozoki dendan
3:30ak aldera piztu da sua Intxaurrondoko Basotxiki kaleko gozoki dendan. Suhiltzaileek azaldu dutenez kalte larriak eragin ditu saltokian.
Suhiltzaileek egoera kontrolatzea lortu dute eta ez da zauriturik egon.