Itsasoarekin loturiko istorioak
Egiako Apal denda eta estudioak 7 nudos / 7 korapilo nobela grafikoan oinarrituriko erakusketa aurkeztu du. Jon Mikel Udakiola artista arduratu da liburuko ilustrazioez, eta horien ohar zein zirriborroak dira Ametzagaina kaleko 7. zenbakian ikus daitezkeenak. Eleberriko testuak, ordea, Martin eta Xabier Etxeberriak idatzi dituzte. Itsasoarekin loturiko zazpi istorio jasotzen ditu lanak. Umorea eta drama uztartzen dituzte, maila oso pertsonaletik kontatuta euskaraz zein gaztelaniaz.