(Argazkia: Mundo Deportivo)
Getaferen aurkako azken porrotak hautsak harrotu ditu Realean.
Eusebio Sacristan entrenatzailea eta
Lorenzo Juarros kirol zuzendariak kargutik kendu ditu talde txuri urdinak.
Imanol Alguacil izango da lehen taldeko entrenatzailea denboraldia bukatu bitarte. Alguacil bigarren taldeko entrenatzailea izan da gaur arte. Haren lekua Aitor Zulaikak hartuko du.
Sacristan 2015eko azaroan iritsi zen Realera eta 112 partida zuzendu ditu. Bere bigarren denboraldian taldea seigarren postuan sailkatzea lortu zuen, eta Europa Liga jokatzeko txartela lortu zuten txuri urdinek.
Juarrosek, berriz, 16 urteko lotura eten du Realarekin. Kirol zuzendari ohiak eta talde txuri urdineko agintariek bilera egin dute gaur, eta bertan adostu dute bi aldeek kontratua etetea.