Kategoria mantentzeko garaipen garrantzitsua lortu du Gipuzkoa Basketek
Jaitsiera postuetatik urruntzeko zita garrantzitsua zuen igandean Gipuzkoa Basketek, sailkapenean puntu berdinekin zebilen Estudiantesen kontra, eta donostiarrek Illunben bigarren aldiz 100 puntuak gaindituz lortu zuten garaipena. Donosti Basketek, ordea, ezin izan zuen Avenida liderraren kontrako neurketa irabazi. Futbolean, Realak Getaferen aurka galdu zuen, Willian Jose aurrelariak beste behin gola sartu bazuen ere (sei partida daramatza jarraian golak egiten). Neskek, berriz, Espanyolen kontrako partidan golik gabeko berdinketa lortu zuten. Hockeyari dagokionez, Realak Taburienteren kontra berdindu zuen, Donostiako Atletikok Tenisen aurka galdu zuen bitartean. Izotz hockeyan, aldiz, Txuri Urdinek play-offetako finaleko lehen norgehiagoka irabazi zuen Jacaren kontra. Eskubaloian, azkenik, Bera Berak kostatako garaipena lortu zuen Maviren kontra, baina sailkapeneko lehen postua beste astebetez itxaron beharko dute, Kanaria Handiak irabazi egin baitzuen ere.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 19. jardunaldia
- Mavi 22 – 23 Bera Bera
- Donosti Basket 58 – 80 Avenida
- Gipuzkoa Basket 101 – 91 Estudiantes
- Reala 1 – 1 Espanyol
- Reala 1 – 2 Getafe
- Txuri Urdin 4 – 3 Jaca
- Taburiente 0 – 0 Reala
- Tenis 2 – 1 Donostiako Atletiko