Ezagutzen duzu Abaraska etxebizitza kooperatiboa?
Abaraska egitasmoa sortu dute. Etxebizitza kooperatiboaren bitartez, alternatiba bat eraiki nahi dute. 40 lagun inguru elkartu dira, eta “ilusioz beteta eta gogotsu” ari dira lanean. Egitasmoa joan den larunbatean aurkeztu zuten Guardetxean.
Abaraska izena bera etxebizitza kooperatiboaren metafora moduko bat da. Izan ere, Abaraska zera da: erleek eztia gordetzeko egiten dituzten gelaxka hexagonalen multzoa.
IRUTXULOKO HITZAk egitasmoko hiru kiderekin hitz egin du: Mikaela Lamerika (Italia, 1986), Laura Muelas de Ayala (Murtzia, 1984) eta Ana Revuelta (Bilbo, 1982). Arrazoi bat edo beste tarteko, hiruek Donostian bizitzen bukatu dute. Orain, etxebizitzaren aferari alternatiba bat topatu eta gaur egungo etxebizitza eredua iraultzeko asmoz, Abaraska egitasmoa abiatu dute beste hainbat lagunekin batera. Ostiraleko astekarian egongo da elkarrizketa irakurgai.
Jarraian aurkezpen festako bideoa.