Mursego eta Harkaitz Canoren Porto ikuskizunarekin bukatuko da Poesia Astea. (Argazkia: Donostia Kultura)
Donostiako Poesia Astea azken txanpan sartu da. Gaurtik astelehenera bitartean hainbat jarduerez gozatu ahal izango da hiriko hainbat txokotan. Donostia Kulturak urtean zehar antolatzen dituen poesiaren inguruko programak ikusgai jartzeko modu bat da Poesialdia.
Lau poeta gaztek euren bizipen poetikoak eta lanak partekatuko dituzte gaur
Presente y futuro de la poesia emanaldian, Ernest Lluch kultur etxean (19:30). Pablo Garcia Casado, Irati Iturritza, Elena Medel eta Raul Vacasek parte hartuko dute. Poeta belaunaldi berri batek irakurle berriekin konektatzeko aukeraren hausnarketa mahai gainean jarriko da. Solasaldiaren ostean, laurek bere zenbait poema irakurriko dituzte.
Txikienentzat eta familientzat bi jarduera antolatu dituzte Poesialdiaren barruan. Bigarrena, bihar izango da Ernest Lluch kultur etxean 17:30ean.
Xomorropoemak eta Piztipoemak tailerra eskainiko dute Leire Bilbaok eta Maite Mutuberriak. Poesien irakurraldiak eta ilustrazioak aurkeztuko dituzte.
Poesia Asteari Harkaitz Canok eta Maite Arroitajauregik (Mursego) emango diote bukaera astelehenean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokiko Klub aretoan.
Porto ikuskizuna eskainiko dute, eguneroko bizitzari egindako hurbilpen liriko eta umorezkoa. Mursegoren musika eta Fernando Pessoa edo Rafael Berrioren poemak direla medio, besteak beste. Musikaren eta
spoken poetry generoaren konbinazio bat.