Antolaketaren inguruko lantegia egingo dute Martutenen
Lantegia egingo dute Martutenen, Otarra Bioelkartearen eskutik: Gobernantza, erabakitze hartzea eta parte hartzeko asanblada eraginkorrak. Apirilaren 14an izango da tailerra, 17:00etatik 20:00etara, Etxarrienen.
Kontsumo konsziente eta arduratsua zabaltzeko lanean dihardu Otarra kontsumitzaile elkarteak, eta babesten ditu elikadura osasuntsua, nekazaritza ekologikoa eta nekazari zein ekoizleekin harreman bidezkoa, zuzena eta elkarkoia. Partaidetzan oinarritzen dira Otarra elkartean, eta denen artean erabakitzen dute zer izan nahi duten. Horrela bada, antolaketa eredu horren bueltan jardungo dute antolatu duten lantegian.