(Argazkia: Estitxu Zabala)
Denboraldia bukatzean futbola utziko duela iragarri du Xabi Prieto Realeko jokalari eta kapitainak. Horrela iragarri du talde txuri urdinak ohar baten bidez. Hamalau urteko ibilbide luzearen ostean, donostiarrak bere kirol bizitzako taldeari agur esan dio maiatzean. Bihar arratsaldean prentsaurrekoa eskainiko du.
Momentuz 530 neurketa jokatu dituelarik, txuri urdinekin partida gehien jokatu dituen bosgarren jokalaria da Prieto, Alberto Gorriz (599), Juan Antonio Larrañaga (589), Jesus Mari Zamora (588) eta Luis Miguel Arconadaren (551) atzetik. Jokalariak bihar arratsaldean prentsaurrekoa eskainiko du.
Iazko uztaila bukaeran
IRUTXULOKO HITZAk donostiarra elkarrizketatu zuen.