Zinta jolasa, ibaetako jaietan. (Argazkia: Lide Ferreira)
Udaleku irekiak egingo dituzte Ibaetan, uztailaren 2tik 27ra, astebeteko txandetan banatuta. Udalekuak zuzenduak daude lau eta bost urtekoei, eta Lehen Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailako ikasleei. Goizetan egingo dituzte saioak, 9:00etatik 14:00etara, eta haur bakoitzeko 70 euro ordaindu beharko dira. Denetik egingo dutela diote antolatzaileek: eskulanak, irteerak, jolasak… partaide kopurua mugatua egongo da, eta txanda bat baino gehiagotan parte hartzeagatik eskaintza bereziak egingo dituzte.
Izena emateko eta informazio gehiago lortzeko idatz daiteke
bioaltza@gmail.com posta elektronikora edo dei daiteke 677 78 01 03 telefono zenbakira.