Askekintzak ‘Gurean’ dokumentala emango du Guardetxean

Duela gutxi estreinatu ondoren, Askekintza taldeak Gurean dokumentala eskainiko du gaur Guardetxean (19:30). Euskal Herriko festetan animalien erabilera erakusten du lanak. Egitaraua osatzeko, afari beganoa egingo dute 21:00etan, eta jarraian kontzertuak. Kike Tormenta eta Apalatxe musikariek beren lan berriak aurkeztuko dituzte. Bukatzeko, DJ Mola eta Brokolik girotuko dute gaua.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend