‘Heroiak’ antzezlana bi egunez ikusgai Antzoki Zaharrean
Kandido Uranga, Ramon Agirre eta Jose Ramon Soroiz aktoreak hiru gerra beterano dira Heroiak antzezlanean. Gaur eta bihar ikusi ahal izango da Antzoki Zaharrean, 20:00etan. Gerran soldadu aritu direnentzako zaharren egoitza batean daude hiru protagonistak, eta ihes egitea erabakitzen dute, baina nora joango diren erabaki gabe. Txalo produkzioaren obra Begoña Bilbaok zuzendu du.