Putzuetako hegalari bizkorrak
Iñaki Mezkitaren Odonatoak: uraren hegoak erakusketa bisitatu daiteke Ulia Interpretazio Zentroan. Putzu batera inguratuz gero, atentzioa ematen dute burduntzi eta sorginorratzek beraien kolore bizi eta hegaldi bizkorrekin. Orokorrean ospe txarra duten arren, beraiek dira gizakiarentzat kaltegarri izan daitezken espezie batzuen orekan mantentzen dituztenak; eltxoak adibidez. Erakusketak animalia horiek gertutik ezagutzeko aukera ematen du. Ekainaren 26ra bitarte dago ikusgai.