Miramonen abiatu dituzte azpiegitura jartzeko lanak. (Argazkia: Donostiako Udala)
Miramonen abiatu dituzte lanak lehen autobus %100 elektriko artikulatua probatzeko egingo den proiektu pilotuaren garapenerako beharrezkoa den azpiegitura instalatzeko. Irizar Taldeak fabrikatutako autobusa da probatuko dena eta Dbuseko 28-Amara-Ospitaleak linean egingo dira probak.
Uda inguruan hasiko da proiektua eta sei hilabete inguruko iraupena izango du. Dbusek Irizar Ie Tram modeloa probatuko du, 18 metroko autobus artikulatua, %100 elektrikoa, eta Kotxetegietako karga guneaz gain aukerako karga bat ere behar du ibilbidean zehar. Aukerako karga hori 28 linearen bukaerako geltokian egingo da, Miramonen. Bertara iristen den bakoitzean 5-6 minutuko karga bat egingo du. Autobusak pantografo bat edukiko du, zeina autobusaren sabaian zabalduko den eta karga zutoinarekin konektatuko den, 600kW-potentziako karga jasotzeko.