Artzeren omenez
Joxean Artze euskal sortzailearen 40 urteko ibilbidea jasotzen duen Ikimilikiliklik JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko erakusketa berreskuratu du San Telmo Museoak. Pasa den urtarrilean zendu zen Artze, eta omenaldi gisara museoko laborategian ikus daiteke berriz ere instalazioa. 2015ean EHUko Mikel Laboa Katedrarekin batera aurkeztu zuen museoak, eta gerora beste hainbat tokitan egon da ikusgai, hirira itzuli den arte. Omenaldia biribiltzeko, ekitaldi berezia antolatu dute museoan hilaren 24rako.