Pio Barojari buruzko literatur ibilbidea egingo dute bihar
Astelehenean, hilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da. Donostiako Liburutegi Zerbitzuak hainbat jarduera antolatu ditu horren harira. Bihar, Pio Barojari buruzko literatur ibilbide antzeztua egingo dute hiriko kaleetan zehar Isidoro Fernandez aktorearekin. Okendo plazatik abiatu (12:00etan) eta Parte Zaharrean zein Erdialdean ibiliko dira. Ordubeteko iraupena izango du.
Erlazionatutako edukiaLiburuaren Nazioarteko Egunaren jarduerak aurkeztu dituzte