Helduentzako antzerki ikastaroa antolatu du Bagera elkarteak
Bigarrenez antolatu du aurten antzerki ikastaroa Bagera elkarteak. Maiatzaren 7tik ekainaren 11 bitarte iraungo du eta astelehenetan egingo dute 18:00etatik 19:30etara. Oihana Maritorenak gidatuko du.
Euskaraldia egitasmoarekin uztartu dute antzerki ikastaroa, “bertan, euskaldun batek euskaraz bizitzeko ahaleginean bizi dituen egoerak antzeztuko ditugu”, azaldu dute. Antolatzaileek diote euskaraz ikasitakoa praktikan jartzeko beste aukera bat dela. Bestalde, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango da ikasturte amaieran antolatzen duten afariaren aurretik egingo den ikuskizunean.
Izena emateko, bagera@bagera.eus helbidera idatzi edo 943 00 50 74 telefonora deitu behar da. Ikastaroak 15 euro balio ditu.