Morlansen “sarraskia” egin dutela salatu du Satorralaiak

morlans_mozketa

(Argazkia: Satorralaia)

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Morlansko topo igarobidearen lanetan “sarraskia” egin dutela salatu du. Euskal Trenbide Sareak mendiaren magalean soiltze lanak abiatu zituen hilabete hasieran, Amarako autonomia kalean. Bertan topoaren tunela zulatzeko sarbide bat egingo dute, ondoren igarobidearen lanak egiteko.

Morlansko sarbidean egingo dituzten zulaketek Easotik datorren egungo tunelarekin bat egingo dute, eta bi norabidetan luzatuko dute tunela lur azpitik. Batetik, Kontxaraino eta bestetik Lugaritzeraino.

Martxoa hasieran Errondo eta Jose Maria Salaberria kaleen artean dagoen Jose Maria Paternina plaza hesitu zuten topoaren lanetarako. Makinak, lan-tresnak eta langileentzako aldagelak jarriko dituzte bertan. Lanek irauten duten bitartean egongo da itxita, eta bukatzeko epea 2022an jarri dute.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend