Jon Maia eta Iñigo Manzisidor Aieten ariko dira bertsotan
Aieteko euskara batzordeak bertso afari bat antolatu du maiatzaren 18rako. Jon Maia eta Iñigo Manzisidor Mantxi gonbidatu ditu Jolastokin egingo duten ekitaldira. Gaueko bederatzietan egingo dute bertso afaria. Txartelak jada salgai daude auzoko Etxadi tabernan, 25 euroan.